BERRIAK

Sara eta Ondarruren arteko topaketa, kontzertuen inguruan

sara_eta_ondarruren_arteko_topaketa_kontzertuen_inguruan

MP3 jaitsi

Ez dira auzo herriak, ez dute senidetze formalik, baina horrek ez du kentzen Sara eta Ondarruk topaketa egun bat antolatu dutela larunbaterako, martxoaren 1ean.

Momentuan, lagunen arteko ekimen soil bat da, musika ardatz harturik, eta bizkaitarrek Sarako Pleka trinketean kontzertu bat eskainiko dute: Braulio, Shibari eta DJ Elepuntok, gaueko 9etatik aitzina.

Olatz Idoate mintzatu da Patrick Etxegarai “Saski”-rekin.

2025eko Otsailaren 28a

BERRIAK

Zuraideko ihauteriak berpiztu dituzte

zuraideko_ihauteriak_berpiztu_dituzte

MP3 jaitsi

Senpereko Kattalin Elizalde (KEI) kolegiko buraso zonbaitzurekin elkarlanean, Zuraideko dantza taldearekin elkartu dira, zonbait urtez pausan egon diren ihauteriak berriz hasteko Lapurdiko herrian.

Martxoaren 1ean Zuraiden, desfilea 18:00etan abiatuko da, zan pantzarren auzia izango da ondotik eta gauean kontzertuak ere antolatu dituzte, tartean Xabaltx herritarrak bere disko berria ere aurkeztuko du.

2025eko Otsailaren 27a

BERRIAK

Getariako ihauteriak, Lehorretik itsasora

getariako_ihauteriak_lehorretik_itsasora

MP3 jaitsi

Lehorretik Itsasora, lemarekin berpiztu zuten ihauterien ohitura Getarian duela hiru urte.

Kostaldeko herriak, euskal ohituretan oinarritzen zen ihauteria biziarazteko gogoarekin lanketa baten ondotik, laborari, ontzi kapitain edota marinelen pertsonaiak sortu dituzte desfilearentzat.

Bost dantza ere sortu dituzte, eta aurten arin-arin berri bat ere, “Norda” ezizenarekin ezaguna zen Getariako bertsolari baten testuak oinarri hartuta.

Arantxa Idieder han zen, eta parte hartzaile desberdinekin mintzatu da, eta lehenik kapitainarekin.


2025eko Otsailaren 25a

BERRIAK

Har-Eman ikusgarri inklusiboa laguntzeko deialdia

har_eman_ikusgarri_inklusiboa_laguntzeko_deialdia

MP3 jaitsi

Har-Eman ikusgarri inklusiboa prestatzen ari da Kiribil konpainia.

Pasa den ekainean jada aurkeztu zuten ikusgarri bat, Cafecito Baionako ostatu inklusiboan ematen dituzten tailerren emaitza izan zena. Irailean beste talde bat osatu dute, elbarritasun batekin bizi diren pertsonak dira, kantari, antzerkilari, hots artista lanetan ari, Kiribil konpaniaren laguntzarekin.

Martxoaren 23an emango dute lehen emanaldia Senperen, eta maiatzaren 1 eta 2an Biarritzeko Colysée-an, bainan diru beharretan dira, eta horretarako sarean emateko kanpaina abiatu dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako kidearekin.

2025eko Otsailaren 21a

BERRIAK

Hartzaro festibala iratzarri da

hartzaro_festibala_iratzarri_da

MP3 jaitsi

Hartzaro festibala Baionan abiatu zen aurten ere, Kaskarotak goizez han ibili baitziren otsailaren 15ean. Egitaraua aldiz abiatzen da Uztaritzen bi erakusketarekin, eta asteburu honetatik aitzina, kantu, dantza, Altxalili kabareta, Kalume, Amilotx, Kode, Aho Zakil konexion, SFM taldeak, edota Burrunkaren ikusgarri berria martxoaren 1ean, bistan dena astearte gizeneko ihauteriekin bukatzeko.

Herri Soinuko Kima Hirigoien eta antzerkilari den Xabi Etxegaraiekin xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek, nola lan egiten duten eta nor diren erran digute lehenik.

2025eko Otsailaren 19a

BERRIAK

Lehen mailara igaiteko aukera paregabea Estebe Paraxurentzat

lehen_mailara_igaiteko_aukera_paregabea_estebe_paraxurentzat

MP3 jaitsi

Pilotan, esku huska, buruz burukako txapelketa bidegurutze batean sartuko da asteburu honetan. Maila desberdineko pilotariek goiti eta beheiti joateko kanporaketak jokatuko dituzte. Bigarren mailako hoberenek adibidez, asteburu honetan irabaziz geroz, igaiteko aukera izanen dute.

Estebe Paraxu itsasuarraen kasua da eta Olatz Idoaterekin hitz egin du.

Ostiral honetan jokatuko dira lehen kanporaketak, otsailaren 14an, Arrangoitzen 19.00tan:

  • Nicolas dufau / Frantxoa Lafitte
  • Aritz Lekuona / Xalbat Duhalde

Larunbatean, otsailaren 15ean, Larresoron 18:30tan:

  • Asier Aspuru / Benjamin Gachen
  • Iban Jauregiberri / Panpi Idiart

Larunbatean, otsailaren 15ean, Ezpeletan 18.00tan:

  • Bittor Tikoipe / Estebe Paraxu
  • Bixente Elgart / Abenttin Duhalde

Igandean, otsailaren 16an Ezpeletan 16.00tan:

  • Florient Mendiburu / Améée Lafitte
  • Beñat Maitia / Andoni Larre

Igandean, otsailaren 16an Donibane garazi 16.00tan:

  • Iñigo Etxamendi / Ruben Santamaria
  • Iban Antxordoki / Mattin Etxeberri

2025eko Otsailaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016