BERRIAK

"Pertsonaren nortasuna agertzen da bere idazteko maneran"

_pertsonaren_nortasuna_agertzen_da_bere_idazteko_maneran_

MP3 jaitsi

Idazkera eta marrazkien interpretatzaile da Katixa Lizant aihertarra.

Irakaskuntza lanbidea bi urtez utzi du formakuntzak segitzeko, grafologian, haurren marrazkien interpretazioan, eta arte terapian. Ondoko pausua, idazkeraren berreziketa formakuntza bat segitzea izango du.

Badira hainbat eztabaida grafologiaz, ez baita frogatua den zientzia, baina Katixa Lizant-ek aipatu digunaz, pertsonaren nortasuna agertzen du gure idazteko manerak.

2025eko Apirilaren 01a

BERRIAK

Zakarrontzia botatzeko, txanpona beharko dute Hazparnen

zakarrontzia_botatzeko_txanpona_beharko_dute_hazparnen

MP3 jaitsi

Apirilaren 2tik aitzina Hazparneko eremuan, txanpona beharrezkoa izango da, "zakarrontzi beltzaren” botatzeko. Permanentziak apirilaren 11a arte proposatzen dituzte, Hazparneko lurralde eremuan, txanpon elektroniko horien biltzeko.

Euskal Elkargoan eremuka antolatuak dira hondarkinen zerbitzuak. Jon Etxart, Bidaxune, Hazparne eta Iholdiko eskualdeaz arduratzen da, eta lanbide hortan duela 25 urte hasi denarekin baliatu da Arantxa Idieder, pundua egiteko zerbitzuaren bilakaeraz, eta antolaketaz.

Ondoko permanentziak: martxoaren 28an, apirilaren 1, 4, 8 eta 11n.

2025eko Martxoaren 28a

BERRIAK

Haurrei gakoak eman, beraien burua hobeki ezagutzeko yoga eta dantzari esker

haurrei_gakoak_eman_beraien_burua_hobeki_ezagutzeko_yoga_eta_dantzari_esker

MP3 jaitsi

Haurrekin yoga eta dantza euskaraz egitea proposatzen du Quitterie Setoainek martxoaren 30ean, Kanboko ikastolan. 5-7 urte eta 8-10 urte artekoei zuzendua zaie goizez iraganen den tailerra.

Psikoterapian sendagile, Kundalini Yoga irakasle eta dantza terapeutarekin hitz egin du Panpi Mercapidek, Hari Home elkarteko sortzailearekin

Izena emateko igandez iraganen den tailerrean deitu 06 24 00 45 87 zenbakira.

2025eko Martxoaren 18a

BERRIAK

"VVFeko aldapan animazioak badira Itsas laminen korrikan, neskek ainitz maite dute parte hori"

_vvfeko_aldapan_animazioak_badira_itsas_laminen_korrikan_neskek_ainitz_maite_dute_parte_hori_

MP3 jaitsi

Angeluko Kimua ikastolak, urteroko Itsas Laminen Korrika antolatuko du igande honetan. 15. edizioa izanen da aurtengoa eta sekulan baino jendetsuagoa izanen da, 200 parte hartzaile baino gehio goaitatzen baitituzte. Emazteendako soilik egina den lasterketa, Angeluko La Barre gunetik abiatuko da.

Integrazio batzordearen aldeko ekimen hau geroz eta arrakasta gehio hartzen ari da eta azpimarratu behar da, Jon Errekart antolatzaileak erran digun bezala, barne lehiaketa batzu plantan ezartzen dituztela, eta horrek ere tira sortzen duela.

2025eko Martxoaren 14a

BERRIAK

Baiona ezagutu, pista-joko bati esker

baiona_ezagutu_pista_joko_bati_esker

MP3 jaitsi

Haurren opor garaia hautatu du Baionako Turismo bulegoak abiatzeko hiria ezagutzeko pista-joko berria, euskaraz. Pasa den ostiralean otsailaren 28an izan zen lehena eta bigarren bat izango da martxoaren 7 honetan, ostiralean, goizeko 10:00 eta 12:00 artean.

Haurrei zuzendu animazioa, bisita original baten egiteko, baina helduentzat ere egokia izan daitekena. Apirilaren 19an, eta maiatzaren 7 ta 30ean izango dira berriz pista-jokoak.

Arantxa Idieder mintzatu da Joana Barace gidari hizlariarekin.


2025eko Martxoaren 06a

BERRIAK

Urteko hitzordurik garrantzitsuena, Pasakako pilotarientzat

urteko_hitzordurik_garrantzitsuena_pasakako_pilotarientzat

MP3 jaitsi

Pilotan, pasakako modalitateak ez ditu gehiago pilotari ainitz erakartzen. Ongi menperatzeko, joko gogorra da, eta aurtengo txapelketa ere gainbeheraren erakusle da. Iparraldeko Batzordean, usaian baino bikote guttiago aritu dira aurten. Alta, Txapelketaren finalen kari, Pasakako familiak urteko hitzordurik garrantzitsuena izanen du larunbat honetan, Baigorrin.

Olatz Idoaterekin hitz egin du azken urte hauetan modalitatea dominatu duen Laurent Albistur azkaindar pilotariak.

Martxoaren 1ean, Baigorriko trinketean, Iparraldeko Batzordeko Pasakako finalak.

  • 17.00etan: 2. Mailako finala: Hiriburuko Ainhara (Galarrage-Etxeberri) / Zaharrer Segi (Indart-Alfaro)
  • 18:00tan: 1. Mailako finala: Azkaindarrak Bat (Albistur-Eyheramono) / Zaharrer Segi (Sébastien Ospital- Battitt Ospital)


2025eko Otsailaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016