BERRIAK

Ziburuko herrian zonbait egun ibili ondotik, Züek Heben ikusgarria aurkeztu dute

ziburuko_herrian_zonbait_egun_ibili_ondotik_zuek_heben_ikusgarria_aurkeztu_dute

MP3 jaitsi

Ziburun bi egunez herritar batzuekin solasean aritu ondotik, bertan bildu soinuak, eta argazkiak, Züek Heben emanaldian aurkeztu dituzte hirugarren egunean, Baltsan elkartean.

Mixel Etxekopar eta Jean Christian Galtxetaburu musikari, Pierre Vissler soinu hartzaile eta Inge Arin argazkilari lanetan aritu dira. Arrantzale, ostalari, kultura eragile edo ikastolaren inguruko gertakariak, poesiaz musikatu dituzte. Aldi bakar batez aurkeztu dute beren egonaldia Baltsanen, otsailaren 8an.

Itsasbazterreko zazpi herritan ibiliko dira "Atlas geopoetiko" soinu-liburua sortzeko helburuarekin. Jada beste bi ale badituzte argitaraturik.

2025eko Otsailaren 11a

BERRIAK

"E-CHO proiektuarekin, 5 urtetan 14.000 hektarea oihan suntsituko lituzkete"

_e_cho_proiektuarekin_5_urtetan_14_000_hektarea_oihan_suntsituko_lituzkete_

MP3 jaitsi

Biarnoko makroproiektu bat aipatzeko, bilkura publikoa antolatzen dute Azkainen ostiral honetan 18:00etan Bilgune gelan.

E-CHO izenarekin, ekologikoa den proiektu baten kolore "berdea" du. Itxura hala du, Zuberoatik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egitekoa den egitasmoak hiru gune industrial lituzke: hidrogenoa ekoizteko lantegi erraldoi bat, eta hegazkin ta itsasontzientzako erregai "berdeak" ekoizteko bi lantegi.

Arantxa Idieder mintzatu da bilkura antolatzaile den Michelle Gracy-rekin.

2025eko Otsailaren 07a

BERRIAK

10 urte ospatzeko, PILT taldea gomitatu du Biez Bat ikastolak

10_urte_ospatzeko_pilt_taldea_gomitatu_du_biez_bat_ikastolak

MP3 jaitsi

Basusarri-Arrangoitzeko Biez Bat ikastolak 10 urte betetzen ditu 2025 urtean. Kontzertu batekin hasiko dute ospakizuna, otsailaren 8an larunbatean. PiLT aspaldiko taldea etorrarazten dute, 90. hamarkadako talde famatua, etenaldi luze baten ondotik berriz oholtzara itzuli baitira bizkaitarrak, disko berriaren aurkezteko.

Bad Sound, Punttu Kakotx eta Dj Bull taldeak ere ariko dira, Arrangoitzeko gelan. Aitzin salmentak, otsailaren 6an 22:00etan bukatzen dira.

2025eko Otsailaren 05a

BERRIAK

Auzia aitzin, Marienia Ez Hunki kolektiboaren aldeko gaualdia

auzia_aitzin_marienia_ez_hunki_kolektiboaren_aldeko_gaualdia

MP3 jaitsi

Kanbon Marieniako lurretan, Bouygues-k bidean duen proiektuaren kontra mobilizatzeagatik, otsailaren 11n auzitan pasako diren hiru akusatuen aldeko gaualdia antolatu dute Itsasuko Goxokin.

Otsailaren 8an, arratseko 7etan izanen da kantu, jateko eta edateko eta Ixtaklok, Spartak Dementziala, Ez Dok Bape, eta Both taldeek joko dute. Panpi Mercapidek xehetasunak bildu ditu auzipetua den Marienia ez Hunki kolektiboko Filipe Laskaraiekin.


2025eko Otsailaren 04a

BERRIAK

“Heldu den sartzerako Arta Pro saila irekitzeko galdea egin du Bernat Etxepare lizeoak”

_heldu_den_sartzerako_arta_pro_saila_irekitzeko_galdea_egin_du_bernat_etxepare_lizeoak_

MP3 jaitsi

Urte zibila hastearekin batera, hezkuntza sistema ondoko sartzeari begira jartzen da usu.

Ikasleek, jada gogoetatu behar dute zer egin nahi duten heldu den sasoian, ondorioz eskola eta ikastolek beren proposamenak azaltzeko ate irekiak antolatu ohi dituzte.

Olatz Idoate Baionako Bernat Etxepare lizeoan nola antolatu diren ikustera joan da, otsailaren 1ean goizeko 9ak eta 12ak artean ate irekiak proposatzen baitituzte. Iker Edme eta Nagore Jimenez irakasleekin xehetasunak.

2025eko Urtarrilaren 31a

BERRIAK

“Zirtzilak Uztaritzen dantzariak dira, Zanpantzarren abokatuak”

_zirtzilak_uztaritzen_dantzariak_dira_zanpantzarren_abokatuak_

MP3 jaitsi

Ihaute sasoian sartzen garelarik, prestaketa lanak ere abiatuak dira leku anitzetan. Uztaritzen adibidez, martxoaren 4ko astearte gizen-ean parte hartzeko, zirtzilak antolatzen hasiak dira. Urtero bezala, bilkura publiko bat proposatzen dute, pintxo eta edarien inguruan, zirtzilen taldean sartzeko goga duten guziei irekia.

Zirtzilen aurkezpen bilkura urtarrilaren 31n eginen dute Uztaritzeko Batzokian, arratseko 19.00tan. Olatz Idoatek hitz egin du, Maritxu Goihenetxe eta Xabi Etxegarairekin.




2025eko Urtarrilaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016