Auzia aitzin, Marienia Ez Hunki kolektiboaren aldeko gaualdia
2025eko Otsailaren 04a

Marieniako lurretan hartu talde argazkia / MARIENIA EZ HUNKI
Kanbon Marieniako lurretan, Bouygues-k bidean duen proiektuaren kontra mobilizatzeagatik, otsailaren 11n auzitan pasako diren hiru akusatuen aldeko gaualdia antolatu dute Itsasuko Goxokin.
Otsailaren 8an, arratseko 7etan izanen da kantu, jateko eta edateko eta Ixtaklok, Spartak Dementziala, Ez Dok Bape, eta Both taldeek joko dute. Panpi Mercapidek xehetasunak bildu ditu auzipetua den Marienia ez Hunki kolektiboko Filipe Laskaraiekin.