Arbonako Joko Berri lehiaketa hasten da, berezko baten parte hartzearekin aurten
2025eko Agorrilaren 22a

Lau Herri pilota elkarteko presidentea, Paxkal Daguerre / GURE IRRATIA
Pilotan esku huskalariek, usaiako hitzordua dute agorril ondarrean Arbonan. Bil Tokiko 42.Joko berri lehiaketa, lagun batekin jokatzeko hoberenen kontra lehiatzeko edo binazkako txapelketa prestatzeko baliatzen dute gehienek, eta aurten ere multxo ederra bilduko dute.
Nicolas Dufau urte hastapenean pasa da berezkoetara, taldeak jada osatuak zirelarik. Salbuespena egin dute beraz, eta lehiaketan parte hartuko du Allande Chapelet Housetekin.
Agorrilaren 23an larunbatean hasiko da, Paxkal Daguerre antolatzailearekin xehetasunak bildu ditugu.
- 17.00: Elgar-Zigarroa / Iribarren-Lekuona
- Ondotik: Chapelet-Dufau / Larzabal-Gonzalez