Zirko ikastaldiak adin guzientzat udan ere
2025eko Uztailaren 22a

Oreka zirkoak Baionan du bere lokala baina ikastaldientzat mugitzen da tarteka / OREKA
Aurten ere Oreka Zirkoa elkarteak, ikastaldiak proposatzen ditu euskaraz. Adin guziendako proposatzen dituzte, Baionan iraganen dira gehienak, baina aurten berritasun gisa, Irisarri Gure Doiara mugituko dira. Kasu leku mugatuak dira eta izenak orain eman behar dira idatziz orekazirkoa@gmail.com edo 05 59 59 53 92 zenbakira deituz. Andrea Pebet irakaslearekin xehetasunak.