BERRIAK

Bost egunez, Itsasuko bazter guzietan besta izango da ostiraletik aitzina

bost_egunez_itsasuko_bazter_guzietan_besta_izango_da_ostiraletik_aitzina

MP3 jaitsi

Uda aitzina doa eta herriko bestek ez dute etenik. Aste honetan Itsasuren aldi izanen da. Agorrilaren 22tik 29ra iraganen dira, besta luzeak, berezitasun batekin Itsasun, Goxoki Gaztetxeak eta Komiteak elkarrekin antolatzen dituztela.

Goxoki gaztetxea eta Itsasuko besta komiteko hiru kiderekin xehetasunak; Haize Albor, Joana Parachu eta Xabi Legras.

2025eko Agorrilaren 19a

BERRIAK

Edan guti bainan hobeki!

edan_guti_bainan_hobeki_

MP3 jaitsi

2020an, Ramuntxo Massonde hasi zen likore egiten, bere aitak Itsasun landatuak zituen fruituekin. Gaur egun 9 likore proposatzen ditu: gerezi, patxaran, sagar, ahabia, menda edo gaztain eta eztiarekin.

Izpiritu fabrikazioan interesa ukan du gaztetarik Ramuntxo Massondek. Eta beste lan batzu egin izan baditu, edari bizi egitea da bere pasioa.

2025eko Agorrilaren 12a

BERRIAK

Zirko ikastaldiak adin guzientzat udan ere

zirko_ikastaldiak_adin_guzientzat_udan_ere

MP3 jaitsi

Aurten ere Oreka Zirkoa elkarteak, ikastaldiak proposatzen ditu euskaraz. Adin guziendako proposatzen dituzte, Baionan iraganen dira gehienak, baina aurten berritasun gisa, Irisarri Gure Doiara mugituko dira. Kasu leku mugatuak dira eta izenak orain eman behar dira idatziz orekazirkoa@gmail.com edo 05 59 59 53 92 zenbakira deituz. Andrea Pebet irakaslearekin xehetasunak.




2025eko Uztailaren 22a

BERRIAK

Marrumaka: mitologia biziarazi, manera esplotatzailean aritu gabe

marrumaka_mitologia_biziarazi_manera_esplotatzailean_aritu_gabe

MP3 jaitsi

Sarako kondaira batek dio, leizeetan behi gorri bat bizi zela, eta bere marrumak entzuten zirela. Sarako leizeekin elkarlanean, Usopopek Marrumaka bi eguneko festibaltxoa proposatzen du urriaren 4 eta 5ean. Atzoko, gaurko eta biharko mitologiak ospatuko dituen ekitaldia izatea nahi dute. Antolatzaileek dioten bezala “ beste batzuek ez bezala, mitologia erabiliz, manera esplotatzailean aritu gabe”

Leizeetan iraganen den asteburua besta herrikoi moduan pentsatu dute. Musikak, dantzak, tailerrak, mintzaldiek eta hainbat hitzorduk osatuko dute egitaraua.

Zuen sartzea nahi baduzue, Sarako lezeen webgunean erosten ahal duzue. Kasu azken lekuak dira Lumirentzat, eta ordu honetan igande gaueko ere ehun bat gelditzen dira.


2025eko Uztailaren 18a

BERRIAK

Uztaritzeko bestak, pintxo poteoarekin hasten dira ostegun honetan

uztaritzeko_bestak_pintxo_poteoarekin_hasten_dira_ostegun_honetan

MP3 jaitsi

Uztaritzeko bestak, uztailaren 17an hasi eta 20an bururatuko dira. Dupla eta Xutik ostiral arratsean, zikiroa larunbatean, kantu, musika, bertsoak baita haurrentzako Olinpiada Ttipiak ere, urteroko usaiak atxiki ditu besta komiteak.

Lydie Volpert, Maialen Arboi eta Xabi Etxegarai besta komiteko kideekin solastatu da Kriztof Arotzarena.





2025eko Uztailaren 17a

BERRIAK

Kamishibai tailerra haurrei zuzendua Kanbon larunbatean

kamishibai_tailerra_haurrei_zuzendua_kanbon_larunbatean

MP3 jaitsi

Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilari eta ilustratzailea Kanboko mediatekan izango da larunbat honetan uztailaren 12an, Kamishibai tailer bat proposatzeko.

Gipuzkoako komikigileak liburu anda atera du tartean duela pare bat urte KAMISHIBAIZALEA izenekoa. Euskal Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu ditu ere.Kanboko mediatekan, 5 urtetik goragoko haurrei zuzendu Kamishibai tailerra, urririk, proposatuko du.

Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzailearen Kamishibai tailerrean izena emateko deitu Kanboko mediatekara: 05 59 93 50 70



2025eko Uztailaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016