Uztaritzeko bestak, pintxo poteoarekin hasten dira ostegun honetan
2025eko Uztailaren 17a

Lydie Volpert, Maialen Arboi eta Xabi Etxegarai Uztaritzeko besta komiteko kide dira / GURE IRRATIA
Uztaritzeko bestak, uztailaren 17an hasi eta 20an bururatuko dira. Dupla eta Xutik ostiral arratsean, zikiroa larunbatean, kantu, musika, bertsoak baita haurrentzako Olinpiada Ttipiak ere, urteroko usaiak atxiki ditu besta komiteak.
Lydie Volpert, Maialen Arboi eta Xabi Etxegarai besta komiteko kideekin solastatu da Kriztof Arotzarena.