Balaki, trinkete bat baino gehiago
2025eko Agorrilaren 27a

Ordezkari ofizial, hautetsi edota partaide desberdinak present ziren Balaki trinketearen estrenaldian agorrilaren 23an / GURE IRRATIA
Itsasuarrek, elkartzeko gune berria dute Balaki trinketean. Herriko besten bigarren egunean, agorrilaren 23an estrenatu zuten herriko etxeak erosi trinketea, bainan herritarrek biziaraziko dutena.
Pilota elkarteak bereganatu duen trinketeaz gain, Leire Aguerrek kudeatzen duen ostatu jatetxea badu guneak. Balakide elkarteak aldiz transmisio gela atxikiko du, urririk aktibitateak proposatzen dituen lekua. Arroka elkarteak aldiz, trinketeari gehitu dioten eraikuntzan, eskalada gela biziaraziko du.
Mizel Hiribarren auzapeza eta Leire Aguerre ostalariarekin hitz egin dugu estrena egunean.
Gune herrikoia, elkarteen parte hartzeari esker
Herriko etxeak erosi duen Balaki trinketea, parte handiz elkarteek dute biziaraziko. Arroka elkarteak eskalada gela berria kudeatuko du, 60 bide desberdinekin, eskalada kotazioa 3tik 7c mailarteko bideekin, eskalada zale guzientzat pentsatu dute gunea. Irailaren 6an estrenatuko dute, festa egun batekin.
Beste bi elkarte nagusi dira. Balakide, transmisio gelaz arduratuko dena, urririk proposatuz aktibitateak, eta Itsasuarrak herriko pilota elkarteak trinketea biziaraziko du. Xan Parachu eta Mami Aguerrekin hitz egin dugu estrena egunean.