Ziburuko herrian zonbait egun ibili ondotik, Züek Heben ikusgarria aurkeztu dute
2025eko Otsailaren 11a

Jean Christian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar Ziburun aurkeztu duten Züek Heben ikusgarrian / GURE IRRATIA
Ziburun bi egunez herritar batzuekin solasean aritu ondotik, bertan bildu soinuak, eta argazkiak, Züek Heben emanaldian aurkeztu dituzte hirugarren egunean, Baltsan elkartean.
Mixel Etxekopar eta Jean Christian Galtxetaburu musikari, Pierre Vissler soinu hartzaile eta Inge Arin argazkilari lanetan aritu dira. Arrantzale, ostalari, kultura eragile edo ikastolaren inguruko gertakariak, poesiaz musikatu dituzte. Aldi bakar batez aurkeztu dute beren egonaldia Baltsanen, otsailaren 8an.
Itsasbazterreko zazpi herritan ibiliko dira "Atlas geopoetiko" soinu-liburua sortzeko helburuarekin. Jada beste bi ale badituzte argitaraturik.