BERRIAK

Jeikadik ikusgarri bat prestatu du Korrontzi eta beste bi dantza talderekin

jeikadik_ikusgarri_bat_prestatu_du_korrontzi_eta_beste_bi_dantza_talderekin

MP3 jaitsi

Joan den urtean Kanboko Jeikadi dantza taldeak 50 urte bete zituen.

Aurten proiektu berri batekin heldu dira, Korrontzi musika taldearekin, Oinkarin eta Aurrera dantza taldeekin batean ikusgarri bat proposatuko baitute Kanbon ekainaren 15ean.

Elorri Darthayette, Allande Etxeleku, Anita Linkemper Jeikadiko dantzariak dira, eta bakoitzak ibilbide desberdina du dantza munduan.

Korrontzi Musika eta Dantza ikusgarria, ekainaren 15ean izango da arratsaldeko 5etan, Kanboko Labeguerie gelan eta sartzeak salgai dira sarean.


2025eko Maiatzaren 13a

BERRIAK

"Hobeki ulertzen ditut epaileen erabakiak, gutiago enerbartzen naiz"

_hobeki_ulertzen_ditut_epaileen_erabakiak_gutiago_enerbartzen_naiz_

MP3 jaitsi

Saskibaloian, talde guziak, urtean bi epaile formatzea behartuak dira.

Hazparneko Zarean taldeak, aurten lau formatu ditu eta horien artean bi neska 18 urtez azpikoak. Xantiana Duhalde Layus horietako bat da eta Olatz Idoate harekin mintzatu da.

2025eko Maiatzaren 10a

BERRIAK

Sarako Urrats gaua, Herri Urrats bezperatik hasteko besta

sarako_urrats_gaua_herri_urrats_bezperatik_hasteko_besta

MP3 jaitsi

Igande honetan iraganen da Senpereko aintzira inguruan Herri Urrats, Ikastolen aldeko besta handia. Batzuek motorrak berotu nahi badituzte, Sarako Gaztetxeak Urrats gaua proposatzen du bezperan, maiatzaren 10ean arratsaldeko 6etatik aitzina kiroldegian.

Fama handia ukan duen hitzordua iraganean, pixkat bat apaldu dena azken urteetan, eta berriz berpiztu nahi dutena. Atsaldetik goiti, Pontx pailazoa, Moira Krank, Rodeo, Inertzia eta Ezpalak taldeak ariko dira. Gaztetxeko bi kiderekin egon da Olatz Idoate.

2025eko Maiatzaren 09a

BERRIAK

Kafea erosteko edo bertan edateko gune berria Kanbon

kafea_erosteko_edo_bertan_edateko_gune_berria_kanbon

MP3 jaitsi

Kafe txigortzaile berri bat plantatu da Kanbon. Leo Carrere eta Iban Hiriart Urruti dira proiektu eramaileak. Alea Kafe Kanbo zentroan atzemanen duzue, Herriko Etxearen parean.

Kafea atzerritik ekarri, txigortu eta saltzen dute, etxerako, xehatua ala ez, baina lekuan berean ere dasta daiteke bixkotx goxo batzuekin. Olatz Idoatek hitz egin du Iban Hiriart Urrutirekin.

2025eko Maiatzaren 06a

BERRIAK

Urtsuko Xoriak Lekorneko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu

urtsuko_xoriak_lekorneko_dantza_taldeak_bere_45_urteak_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Urtsuko Xoriak, Lekorneko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu larunbatean, maiatzaren 3an.

Joan den udan bere Kabalkada eman zuen Lekornek, eta dantzaren ohitura mantentzen segitu nahi du. Taldeko dantzariak ariko dira larunbatean, eta Tio Teronen Semeak taldea ere gomitatu dute gaualdia animatzeko. 18:00etan hasiko da ospakizuna, dantza taldeko kideekin.

2025eko Apirilaren 29a

BERRIAK

Baratzearentzat landare txikiak erosteko parada, hilabete batez Garron

baratzearentzat_landare_txikiak_erosteko_parada_hilabete_batez_garron

MP3 jaitsi

Biologikoan lanean ari diren Lekorneko Garro-ko baratzezainek, lili txikien salmenta egingo dute aurten ere. Apirilaren 26tik aitzina, larunbat guziz hilabete batez, goizero irekia izanen da salmenta. goizeko 9ak eta 12ak artean, maiatzaren 17an izango da azken eguna. Zuen baratzean kuiatxo, tomate edota entsaladak biologikoan, landatzeko parada.

2020 urte bukaeran hasi ziren negutegi berezi hori martxan jartzen, lehen helburua zelarik, bost etxalderentzat landareak proposatzea. Hazitik abituta, 320 000 landare txiki handiarazi ditu orotara aurten Argitxu Iturriak.

2025eko Apirilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016