Hartzaro festibala iratzarri da
2025eko Otsailaren 19a

Herri Soinuko Kima Hirigoien eta antzerkilari lanetan ari den Xabi Etxegarai / GURE IRRATIA
Hartzaro festibala Baionan abiatu zen aurten ere, Kaskarotak goizez han ibili baitziren otsailaren 15ean. Egitaraua aldiz abiatzen da Uztaritzen bi erakusketarekin, eta asteburu honetatik aitzina, kantu, dantza, Altxalili kabareta, Kalume, Amilotx, Kode, Aho Zakil konexion, SFM taldeak, edota Burrunkaren ikusgarri berria martxoaren 1ean, bistan dena astearte gizeneko ihauteriekin bukatzeko.
Herri Soinuko Kima Hirigoien eta antzerkilari den Xabi Etxegaraiekin xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek, nola lan egiten duten eta nor diren erran digute lehenik.