BERRIAK

Har-Eman ikusgarri inklusiboa laguntzeko deialdia

2025eko Otsailaren 21a

Har-Eman%20ikusgarri%20inklusiboa%20laguntzeko%20deialdia

Amaia Hennebutte Kiribil konpainiako kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Har-Eman ikusgarri inklusiboa prestatzen ari da Kiribil konpainia.

Pasa den ekainean jada aurkeztu zuten ikusgarri bat, Cafecito Baionako ostatu inklusiboan ematen dituzten tailerren emaitza izan zena. Irailean beste talde bat osatu dute, elbarritasun batekin bizi diren pertsonak dira, kantari, antzerkilari, hots artista lanetan ari, Kiribil konpaniaren laguntzarekin.

Martxoaren 23an emango dute lehen emanaldia Senperen, eta maiatzaren 1 eta 2an Biarritzeko Colysée-an, bainan diru beharretan dira, eta horretarako sarean emateko kanpaina abiatu dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako kidearekin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Portuaren besta, Aturriko uretan

Portuaren%20besta_%20Aturriko%20uretan

2022ko Batteleku txapelketako irudia / UR IKARA - ARNAUD LEGUE

MP3 jaitsi (26 Mo)

Ahurtiko portuaren besta agorrilaren 30ean iraganen da aurten.

Ur Ikara elkarteak karia hortara, batteleku txapelketaren 6. etapa egun horretan antolatzen du. Eta ondotik Geroa Euskaraz elkarteak antolatzen ditu animazioak. Julen Jauregi eta Olivier Azarete antolatzaileekin xehetasunak.



2025eko Agorrilaren 28a

BERRIAK

Auzoetako aperitifekin hasten dira Milafrangako bestak

Auzoetako%20aperitifekin%20hasten%20dira%20Milafrangako%20bestak

Milafrangako besta komiteko Unai Arrieta eta Marie Etchenique / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Milafranga herria besta giroan sartuko da agorrilaren 28an, auzoen aperitifarekin. Biharamunean bizikleta lasterketa edota usaiako zikiro mozorrotu gaualdia izanen da. Larunbatean kontzertuen txanda, Kalakan, Süne dota Kilimak taldeekin, eta igandean bururatzeko agorrilaren 31n.

Panpi Mercapide mintzatu da besta komiteko Unai Arrieta eta Marie Etcheniquerekin.



2025eko Agorrilaren 28a


BERRIAK

Balaki, trinkete bat baino gehiago

Balaki_%20trinkete%20bat%20baino%20gehiago

Ordezkari ofizial, hautetsi edota partaide desberdinak present ziren Balaki trinketearen estrenaldian agorrilaren 23an / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Itsasuarrek, elkartzeko gune berria dute Balaki trinketean. Herriko besten bigarren egunean, agorrilaren 23an estrenatu zuten herriko etxeak erosi trinketea, bainan herritarrek biziaraziko dutena.

Pilota elkarteak bereganatu duen trinketeaz gain, Leire Aguerrek kudeatzen duen ostatu jatetxea badu guneak. Balakide elkarteak aldiz transmisio gela atxikiko du, urririk aktibitateak proposatzen dituen lekua. Arroka elkarteak aldiz, trinketeari gehitu dioten eraikuntzan, eskalada gela biziaraziko du.

Mizel Hiribarren auzapeza eta Leire Aguerre ostalariarekin hitz egin dugu estrena egunean.

Gune herrikoia, elkarteen parte hartzeari esker

Herriko etxeak erosi duen Balaki trinketea, parte handiz elkarteek dute biziaraziko. Arroka elkarteak eskalada gela berria kudeatuko du, 60 bide desberdinekin, eskalada kotazioa 3tik 7c mailarteko bideekin, eskalada zale guzientzat pentsatu dute gunea. Irailaren 6an estrenatuko dute, festa egun batekin.

Beste bi elkarte nagusi dira. Balakide, transmisio gelaz arduratuko dena, urririk proposatuz aktibitateak, eta Itsasuarrak herriko pilota elkarteak trinketea biziaraziko du. Xan Parachu eta Mami Aguerrekin hitz egin dugu estrena egunean.

MP3 jaitsi (36 Mo)


2025eko Agorrilaren 27a

BERRIAK

Arbonako Joko Berri lehiaketa hasten da, berezko baten parte hartzearekin aurten

Arbonako%20Joko%20Berri%20lehiaketa%20hasten%20da_%20berezko%20baten%20parte%20hartzearekin%20aurten

Lau Herri pilota elkarteko presidentea, Paxkal Daguerre / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Pilotan esku huskalariek, usaiako hitzordua dute agorril ondarrean Arbonan. Bil Tokiko 42.Joko berri lehiaketa, lagun batekin jokatzeko hoberenen kontra lehiatzeko edo binazkako txapelketa prestatzeko baliatzen dute gehienek, eta aurten ere multxo ederra bilduko dute.

Nicolas Dufau urte hastapenean pasa da berezkoetara, taldeak jada osatuak zirelarik. Salbuespena egin dute beraz, eta lehiaketan parte hartuko du Allande Chapelet Housetekin.

Agorrilaren 23an larunbatean hasiko da, Paxkal Daguerre antolatzailearekin xehetasunak bildu ditugu.

  • 17.00: Elgar-Zigarroa / Iribarren-Lekuona
  • Ondotik: Chapelet-Dufau / Larzabal-Gonzalez

2025eko Agorrilaren 22a



BERRIAK

Lehen sokorriak emateko, laguntzailez osatu elkarteen inplikazioa

Lehen%20sokorriak%20emateko_%20laguntzailez%20osatu%20elkarteen%20inplikazioa

Patxi Salaberri laguntzaile sokorritzailea da DPS64 elkartean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Lasterketa edo festibal batean, antolatzaileek sokorritzaile talde bat jinaraztea behartuak dira. Horretarako hainbat elkarte edo egitura badituzte hautuan. Arberatzen iragan den EHZ festibalean, aurtengo Biarnoko DPS64 deitu elkartea egon zen hiru egunez, lehen sokorriak emateko festibaleriei.

Laguntzailez osatu elkartea ezagutzeko, Patxi Salaberri azkaindarra gomitatu du Arantxa Idiederrek.


2025eko Agorrilaren 21a

BERRIAK

Lekuko te ekoizleak ezagutzeko eguna larunbatean

Lekuko%20te%20ekoizleak%20ezagutzeko%20eguna%20larunbatean

Mikel Esclamadon te ekoizlea Uztaritzen instalatua azken urteetan / MIKEL ESCLAMADON

MP3 jaitsi (34 Mo)

Santagrazi, Donibane Lohizune eta Uztaritzeko lau te egile elkartu dira "Teaitzulia" eguna antolatzeko agorrilaren 23an. Helburua da bisita gidatuen bidez etxaldeetan, beraien esperientzia eta jakitatea partekatzea.

Jean Philippe Landrieueta Marianne Dayon, ekoizle dira Donibane Lohizunen bakoitza bere aldetik. Mylène Dupuy Althabegoity Santa Grazin eta Mikel Esclamadon Uztaritzen. Azken honekin mintzatu da Panpi Mercapide, larunbateko ate idekitzeez. Leku guti gelditzen da bisiten egiteko, bainan erreserbak egiten ahal dira teaitzulia.fr webgunean.


2025eko Agorrilaren 21a


BERRIAK

Bost egunez, Itsasuko bazter guzietan besta izango da ostiraletik aitzina

Bost%20egunez_%20Itsasuko%20bazter%20guzietan%20besta%20%20izango%20da%20ostiraletik%20aitzina

Joana Parachu, Haize Albor eta Xabi Legras Itsasuko besten antolatzaileak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (30 Mo)

Uda aitzina doa eta herriko bestek ez dute etenik. Aste honetan Itsasuren aldi izanen da. Agorrilaren 22tik 29ra iraganen dira, besta luzeak, berezitasun batekin Itsasun, Goxoki Gaztetxeak eta Komiteak elkarrekin antolatzen dituztela.

Goxoki gaztetxea eta Itsasuko besta komiteko hiru kiderekin xehetasunak; Haize Albor, Joana Parachu eta Xabi Legras.


2025eko Agorrilaren 19a

BERRIAK

Edan guti bainan hobeki!

Edan%20guti%20bainan%20hobeki!

Ramuntxo Massonde bere Itsasuko likoretegian / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (38 Mo)

2020an, Ramuntxo Massonde hasi zen likore egiten, bere aitak Itsasun landatuak zituen fruituekin. Gaur egun 9 likore proposatzen ditu: gerezi, patxaran, sagar, ahabia, menda edo gaztain eta eztiarekin.

Izpiritu fabrikazioan interesa ukan du gaztetarik Ramuntxo Massondek. Eta beste lan batzu egin izan baditu, edari bizi egitea da bere pasioa.


2025eko Agorrilaren 12a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016