Getariako ihauteriak, Lehorretik itsasora
2025eko Otsailaren 25a

Laborarien pertsonaiak Getariako plazan ihauteri egunean / GURE IRRATIA
Lehorretik Itsasora, lemarekin berpiztu zuten ihauterien ohitura Getarian duela hiru urte.
Kostaldeko herriak, euskal ohituretan oinarritzen zen ihauteria biziarazteko gogoarekin lanketa baten ondotik, laborari, ontzi kapitain edota marinelen pertsonaiak sortu dituzte desfilearentzat.
Bost dantza ere sortu dituzte, eta aurten arin-arin berri bat ere, “Norda” ezizenarekin ezaguna zen Getariako bertsolari baten testuak oinarri hartuta.
Arantxa Idieder han zen, eta parte hartzaile desberdinekin mintzatu da, eta lehenik kapitainarekin.