BERRIAK

Festilasai, Biarritzen bere lekua egin duen festibala

festilasai_biarritzen_bere_lekua_egin_duen_festibala

MP3 jaitsi

Guts, Gérard Baste, Pisoo eta OPH, Rüdiger, Zortzi edota Tracy de Sà taldeekin, egitarau zabala eskainiko du aurten ere Festilasai Biarritzeko festibal urbanoak.

Mizanbu gaztetxearen, skate parkearen eta Atabalen artean abiaturik, bere egitura du orain elkarteak eta hemezortzigarren edizioa izanen da aurtengoa, agorrilaren 2, 3 eta 4an iraganen da.

Antolatzailetan den Renaud Davant-ekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

PDF | afixa (1 Mo)

2024ko Uztailaren 31a

BERRIAK

Ahozkoari lehentasuna eman nahi dio Maryse Elizaldek

ahozkoari_lehentasuna_eman_nahi_dio_maryse_elizaldek

MP3 jaitsi

Euskara ikasteko beste formula bat proposatu nahi du Maryse Elizaldek Angelu aldean, Gure Irratian gomitatu genuen joan den urtean horren aipatzeko.

Urtean zehar, bere kondu ari den irakasleak, euskarazko kurtsoak eskaintzen ditu, baina udan, aste bateko ikastaro bat proposatzen du. Agorrilaren 19tik 22ra aste batez goiz guziz 9:30 eta eguerdi artean. Olatz Idoaterekin mintzatu da.

Telefono zenbakia berekin harremanetan jartzeko: 06 44 76 03 47.



2024ko Uztailaren 31a

BERRIAK

Ezpeletako bestetan, aurten ere sartzeak urririk

ezpeletako_bestetan_aurten_ere_sartzeak_urririk

MP3 jaitsi

Ezpeletako bestak, ostiral honetan agorrilaren 2an hasiko dira, agorrilaren 6an bururatzeko.

Talde berritu eta gaztetu batekin dator besta komitea, bainan bestetako hitzordu eta usaiak mantendu nahian beti. Urtero azpimarratzen duten berezitasuna dutelarik Ezpeletan, gaualdietarako sartzeak urririk direla. Modus Operandi, Kilimak edota Oxabi izango dira larunbat gaueko afixa buruak.

Arantxa Idieder mintzatu besta komiteko bi kiderekin: Xantiana Noblia eta Xabi Carricart.


2024ko Uztailaren 30a

BERRIAK

Ellande Larronde txirrindularia, etorkizuneko kirolaria

ellande_larronde_txirrindularia_etorkizuneko_kirolaria

MP3 jaitsi

Bi hegalaldiren artean harrapatu dugu Ellande Larronde txirrindularia. 17 urteko Saratarrak berriki, Quebekeko Abitibiko itzulia ereman du,hiru etapa irabaziz gainera, eta garaipen horrek argitan ezarri du etorkizuneko kirolaria.

Gure Irratiako estudiotik atera orduko, berriz abiatzen zen Parisera eta Portugalera trebatze lanak egiteko, eta ondotik Txinara joanen da, pistako munduko txapelketara. Olatz Idoatekin solastatu da. Gainera anartean, beste lasterketa bat irabazi du ere, Euskal Herrian oraingoan Aiegi Sopuertako lasterketa. Olatz Idoatek hitzegin du harekin.

2024ko Uztailaren 30a

BERRIAK

Kasu planeta kexu rap-a grabatu dute Kimua ikastolako ikasleek

kasu_planeta_kexu_rap_a_grabatu_dute_kimua_ikastolako_ikasleek

MP3 jaitsi

Kantu bat grabatu dute Angeluko Kimua ikastolako laugarreneko ikasleek, edo hobeki erranik rap bat. Odei raplariarekin landu dute kantua eta Biarritzeko Atabal gelan grabatu dute 29 ikasleek.

"Kasu planeta kexu" deitu duten kantuaz aritu dira Arantxa Idiederrekin Oihana Makazaga irakaslea eta hiru ikasle, Haize, Kleina eta Tami.

"Kasu, kasu egin planetari!"

Angeluko ikastolako 29 ikaslek grabatu dute Odei raplariaren laguntzarekin "Kasu planeta kexu"

MP3 jaitsi

2024ko Uztailaren 25a

BERRIAK

Aurrekontu handiak musika taldeentzat, Makeako besten adibidea

aurrekontu_handiak_musika_taldeentzat_makeako_besten_adibidea

MP3 jaitsi

Besta komite geroz eta gehiagok bezala, Makeako gazteek pario handia egina zuten aurten herriko bestetan. Uztailaren 20ko larunbateko kontzerturako, Gatibu eta Zetak Euskal Herriko bi talde handi programatuak zituzten, baina aro txarraren ondorioz kontzertua ezeztatu behar izan dute.

Olatz Idoate Mikaela Indart-ekin solastatu da.

"Makeari bisibilitate baten ekartzeko, jende berria ekarrarazteko"

Euskal Herri mailako musika talde hauek ordainsari handiak eskatzen dituzte, 10 000 eta 20 000 euro artean guttienez. Nola egiten dute herri ertain edo ttikietako komiteek taldeak pagatzeko? Pario hori arriskurik gabe ote da?

Makean 80 000 euro inguruko aurrekontua zuten aurten, larunbat gaueko kontzertuentzat bakarrik 35 000 euro zirelarik. Olatz Idoate mintzatu da Eñaut Etxeberria Makeako komiteko kidearekin.


MP3 jaitsi

2024ko Uztailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016