BERRIAK

"Pusatu nahi dugu jendea gaur egungo gizartean, Maskak kentzea, gure izaera erakusteko"

_pusatu_nahi_dugu_jendea_gaur_egungo_gizartean_maskak_kentzea_gure_izaera_erakusteko_

MP3 jaitsi

Uda hastapena markatzeko, Maskak taldea kontzertuen ematen hasi da. Azken asteetan, Itsasun, Irisarrin edo Hazparnen ikusi izan ahal ditugu eta ez dira horretan geldituko.

Parada izan da taldekide batekin elkartzeko, haien disko berria aipatzeko heien helburu berriekin batera.

Gure Irratian ikastaldian zen Thalya Hamard, Betti Albor Maskak taldeko gitarristarekin mintzatu da. Itsasuko gazteak bere burua aurkezten dio.

Ondoko kontzertuak: Arrosan 07/05ean, Baionan 07/11an, Makean 07/21ean, Bidarrain 07/28an, Kanbo (Beherean) 08/09an, Luhuson 08/18an, Itsasun 08/24an, Milafrangan 08/31an, Urdiñarben 09/14an, Ibarrunen 09/28an, Lekornen 10/19an, Aiziritzen 11/02an.

2024ko Uztailaren 03a

BERRIAK

Sarako leizeen bisita kontatu eta kantatu bat

sarako_leizeen_bisita_kontatu_eta_kantatu_bat

MP3 jaitsi

Maddi Zubeldia ziburutarra, bi gune desberdinetan ipuin kontatzen ibiliko da aste honetan.

Asteazkenean uztailaren 26an lehenik 15:00tan Ziburun iturri baitan gunean eta 19:00tan Ziburuko portuan ontziaren abiatzerako, Ziburu hartu liburu festibala kari Añaren ipuina kontatuko du, aurtengo bixintxoetarako sortu duten pertsonaiarena.

Eta ostiralean ekainaren 28an 18.30tan Sarako leizeetan izango da, bisita kondatu eta kantatu batentzat.

2024ko Ekainaren 24a

BERRIAK

Larresoro haurren eremua izango da igande arratsaldean

larresoro_haurren_eremua_izango_da_igande_arratsaldean

MP3 jaitsi

Larresoroko Ote Lore elkarteak 40 urte betetzen ditu aurten, eta urtebetetzea ospatuko du hitzordu desberdinak proposatuz. Berrikuntza bat ekartzen dute lehenik, haurren arratsalde bat proposatzen baitute, urririk ekainaren 23an 14.30etarik aitzina Larresoroko seminarioko pilota plazan.

Puzgarri, dantza, pilota eta kontzertuak izanen dira Eztitxu Goihetxe elkarteko kideak Panpi Mercapideri erran dion bezala.

2024ko Ekainaren 21a

BERRIAK

Naturaren edertasunak sortzen dituen sentimenduez gozatzeko erakusketa

naturaren_edertasunak_sortzen_dituen_sentimenduez_gozatzeko_erakusketa

MP3 jaitsi

Ttok Uztaritzeko arte lekuan, Donostian bizi den Iker Valle artistaren hogei bat obra ikusgai dira uztailaren 4a arte.

Aware hitzak, japonieraz, Naturaren edertasun iragankorrak eragindako sentimendu sakona adierazten du. Iker Vallek, iragankortasuna edo iraunkortasunik ezaren ideian sakontzen jarraitzen du, natura ardatz hartuta..

"Naturaren Bibrazioak" eta "Barne bibrazioak" serien jarraipenean kokatzen dira bere obrak

“Aware” deitu erakusketaz gehiago jakin nahi izan du Panpi Mercapidek, artistarekin solastatuz.


2024ko Ekainaren 17a

BERRIAK

Aldaketa aire batekin, beskoiztarrak bigarren itzuliari begira jarriak

aldaketa_aire_batekin_beskoiztarrak_bigarren_itzuliari_begira_jarriak

MP3 jaitsi

[Eguneraketa] Haritza Camblong-en zerrenda ez da aurkeztuko bigarren itzulian.

Aldaketaren nahia agertu da Beskoitzeko herriko bozetan.

%70ko parte hartzearekin, Pascal Jocou-ren zerrenda lehen agertu da bozen %37,27rekin, gibelean 36 bozen desberdintasunarekin, Fabienne Etxegarai %34,93 emaitzarekin, eta hirugarren, aurpegi berrien zerrenda bezala agertzen zen Haritza Camblong-ena %27,80ko emaitzarekin.

Ikusi beharko da bigarren itzulirako, Haritza Camblong eta Pascal Jocou-ren zerrenden artean akordio bat lortzen duten. Ikastolaren geroari begira adostasun batera heldu badira ere, ZAC proiektuarekiko ez dute ber ikuspegia. Etxegarai aldiz, bozkatu ez dutenen gana joango da, bozken bila.

Astearteko pausatu behar dituzte, ekainaren 23an igandean iraganen den bigarren itzulirako zerrendak.

EMAITZAK:

Pascal Jocou - 575 boto (%37,27)

Fabienne Etxegarai - 539 boto (%34,93)

Haritza Camblong - 429 boto (%27,8)

2024ko Ekainaren 17a

BERRIAK

600 parte hartzailerekin, Hirukasko arrakastatsua aurten

600_parte_hartzailerekin_hirukasko_arrakastatsua_aurten

MP3 jaitsi

Larunbat honetan, ekainaren 15ean iraganen da Hirukasko mendi ibilaldia, usaian bezala Bidarraitik Itsasurat; Iparla, Irubelakaskoa eta Artzamenditik pasatuz.

Arrokagarai ikastolako hamabost bat pertsonak dute antolatzen, izen emateak bukatuak dira, badu hamar egun jada leku guztiak hartuak direla.

Bi edo hiruko taldeak osaturik bi edo hiru kasko zeharkatuko dituzte.

Ximun Zubieta eta Andoni Setoain antolaketakoek, xehetasunak eman dizkigute aurtengo edizioari begira.

2024ko Ekainaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016