BERRIAK

Harrizko Zubi bestan, bazkari, animazio eta kontzertua igandean

harrizko_zubi_bestan_bazkari_animazio_eta_kontzertua_igandean

MP3 jaitsi

Ote Lore kultur elkarteak bere 40 urteen ospatzeko hainbat hitzordu prestatu ditu urtean zehar. Ondokoa uztailaren 28an izanen da, HARRIZKO ZUBIKO BESTA, usaiazko hitzordua lapurtarrentzat.

Bertso-pilota, bazkari eta Demode Quartet-en kontzertua, giro goxoan egoteko animazioak prestatu dituzte. Arantxa Hirigoien elkarteko kidearekin elekatu da Kriztof Arotzarena

Bazkaria erreserbatzeko deitu: 06 85 88 43 12


2024ko Uztailaren 24a

BERRIAK

Eltzarruzen gaindi ibiliko gira, begiaren zaintza pean

eltzarruzen_gaindi_ibiliko_gira_begiaren_zaintza_pean

MP3 jaitsi

Arberoako bidea hartzen dugu, Eltzarruzen gaindi ibiliko gira, Jean Mixel Duhalde Arberoar laborariari esker. Bazterrak ongi ezagutzen ditu. Eta mendi horren aberastasunak ezagutuko ditugu ibilbidean zehar.

2024ko Uztailaren 19a

BERRIAK

"Behar gira berriz joan jendeen ganat, eta ez gordetu sare sozialen gibelean"

_behar_gira_berriz_joan_jendeen_ganat_eta_ez_gordetu_sare_sozialen_gibelean_

MP3 jaitsi

“Ego Together” ikusgarria, kontzertu dantzatua da. Ostegun arrats honetan 8tan ikusten ahalko da Arbonako Bil Tokin. 2 musikari eta 5 dantzari dira.

Attention Pailletes konpainiaren sorkuntza da, Charlotte Nopal koreografoak sortua du. Hortaz gehiago erraiten dauku 5 dantzarietan den Joana Olasagastik.


2024ko Uztailaren 18a

BERRIAK

"Motibatu Uztaritzeko bestak gero ta hobeki dira, gune erosoan, erasorik gabe!"

_motibatu_uztaritzeko_bestak_gero_ta_hobeki_dira_gune_erosoan_erasorik_gabe_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko bestak gaur hasten dira igandera arte!

Kilimak eta Xiberoots ostiraleko kontzertuen afixan dira / larunbateko futbol lehiaketa eta zikiroa / igandeko herritarren eguna kari, bertso eta dantza…denetarik denentzat izanen da.

Besta komiteko 3 kiderekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2024ko Uztailaren 18a

BERRIAK

"Komitean 60 gazte gira, eta izugarrizko talde ona dugu"

_komitean_60_gazte_gira_eta_izugarrizko_talde_ona_dugu_

MP3 jaitsi

Zuraideko bestak uztailak 18tik 21era iraganen dira.

Marina, Ema eta Jon, besta komiteko gazteak errezebitu ditugu.

2024ko Uztailaren 16a

BERRIAK

"Erreka bada, ttattola ttipiak, itzala, batzutan musette...gure xedea toki goxo bat muntatzea da"

_erreka_bada_ttattola_ttipiak_itzala_batzutan_musette_gure_xedea_toki_goxo_bat_muntatzea_da_

MP3 jaitsi

Guinguette La Joyeuse berriz ideki dute 4. aldikotz Bastidan uda guzian. Toki goxoa nahi du izan familian edo lagun artean momentu goxoak pasatzeko. Clarenza elkarteak du antolatzen, uda guzian asteburuz. Maite Garra komunikazioaz arduratzen da elkartean.


2024ko Uztailaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016