BERRIAK

Luhusuko bestak asteazken honetan hasten dira

luhusuko_bestak_asteazken_honetan_hasten_dira

MP3 jaitsi

Arbona eta Kanbokoak bukatu bezain laster, Luhusoko bestak hasiko dira agorrilaren 14 honetan asteazkenarekin, bost egunez, herritar eta kanpokoendako, programazio aberats bat antolatzen saiatu da besta komitea agorrilaren 18a arte.

Luhusoko Oneski besta komiteko Patxi, Miren, Ezti, Maialen eta Xania, bost kiderekin mintzatu da Olatz Idoate.

2024ko Agorrilaren 13a

BERRIAK

Euskal Herriko lehen emazte pilotari profesionalak omenduko dituzte Itsasun

euskal_herriko_lehen_emazte_pilotari_profesionalak_omenduko_dituzte_itsasun

MP3 jaitsi

Bederatzi metro luzerako mural bat egiteko asmoa bultzatu du Femin’Hitza elkarte feministak.

Itsasuko Balaki trinketeko kanpoaldean tindatuko du lan hori XabXab aka Xabier Tapia artista famatuak. Zuri-beltzean eginiko bere obrak ikusten ahal dituzue Larhungo gailurrean, Baionako Patxa plazan, Zokoan edota Hendaiako Ugarte trinketean besteak beste. Aldi honetan emazte pilotariak marraztuko ditu.

Diru bilketa bat egin dute hortarako, eta jada helburuak bete dituzte. Femin’Hitza elkarteko Nathalie Bachacou eta Ttipia Lagan mintzatu dira Marga Forestier-rekin.

2024ko Agorrilaren 09a

BERRIAK

Belaunaldien arteko lehia Baigorrin

belaunaldien_arteko_lehia_baigorrin

MP3 jaitsi

Usaian bezala Erreboteko lehen mailako finalak idekiko du aurten ere Frantziako Federakuntzaren Aste nagusia. Igandean 10.30etan, Baigorriko plaza laxoan, Donibane Lohizuneko boskoteak, Uztaritzekoa desafiatuko du. Ez ohiko afixa, eta belaunaldien arteko lehia, Uztaritzeko Kapito Harriko gazteek, lehen finala izanen baitute. Olatz Idoatek hitz egin du Frantxoa Pelletrat kanboarrarekin.

Goizean, 10.30etan, Erreboteko finala

Donibane Lohizuneko Luzean (KARRIKABURU anaiak, DESTAILLAC, EYHERAMONO, ONCHALO) / Uztaritzeko Kapito Harri (PELLETRAT anaiak, ETXENIQUE, MARRO-OURET, DIBAR).

Arratsaldean, esku huskako finalak orduz aldatu dituzte berotearengatik.17:30tan ariko dira, 19 urtez petikakoak: Othart-Etxeberri Bortheiry / Eyherart-Aranbel

Ondotik, lehen mailako finala, Dizabo-Dufau / Lafitte-Harizmendi. Azken partida hau ZUZENEAN eskainiko dugu Euskal Irratietan.

2024ko Agorrilaren 09a

BERRIAK

Behereko plazatik, gainekora Kanboko bestak heldu dira

behereko_plazatik_gainekora_kanboko_bestak_heldu_dira

MP3 jaitsi

Kanboko bestak ostiralean agorrilaren 9an hasiko dira Behereko plazako gaualdiarekin, agorrilaren 14an asteazkenarekin ber lekuan bururatzeko.

Kanboren berezitasuna da, bi besta komite dituztela, Kanbo Beherekoa eta Kanbo Gainekoa, eta besten 6 egunetan herriko gune desberdinetan antolatu dituzte animazio eta kontzertuak, herriko elkarte desberdinekin. Igandean dute egun nagusiena kontzertuekin, Frigo, Nikotina edota J Martinarekin.

Gaineko komitekoa lau hurbildu dira Gure Irratira Julien, Naiara, Imanol eta Juan dugu Olatz Idoate.

2024ko Agorrilaren 07a

BERRIAK

Aurten berriz ere egun bat gehitu dute Arbonako bestentzat

aurten_berriz_ere_egun_bat_gehitu_dute_arbonako_bestentzat

MP3 jaitsi

Joan den urtean bosgarren eguna gehituta, Arbonako bestek seigarren egun bat izango dute aurten.

Agorrilaren 7a asteazkenetik, ondoko astelehenera 12ra arte iraganen dira. Jada joan den urtean osteguneko eguna gehitu zuten, asteazkena gehitu dute aurten, herriko gune eta komertzio guziak hunkitzeko gisan.

Afixaburua En tol Sarmiento dute aurtean, Ipar Euskal herrian bere azken kontzertua izango du taldeak, XSakara, Modus Operandi eta Ixtaklok-ekin ariko dira larunbatez.

Arantxa Idieder mintzatu da Arbonako Xintxoak, besta komiteko Arantxa Daguerre eta Eneko Larrondekin.



2024ko Agorrilaren 06a

BERRIAK

Kostaldeko jendetzatik urrundu nahi dutenen Gixuneko oporgunea

kostaldeko_jendetzatik_urrundu_nahi_dutenen_gixuneko_oporgunea

MP3 jaitsi

Sokorritzaile ainitz behar da udan hondartzak zaintzeko, igerilekuak edota lakuak. Gixunen izan gira, Base de Pop deitu lakuaren ezagutzera, bertan joko ainitz dira eta inguruan pentze handi batekin, turista ainitz erakartzen dituen gunea, tartean Hego Euskal Herritik.

Eremu biziki zabala da eta Ihintza Arrietak han atxeman ditugu Aizpea Lejardi eta Benito Bereau sokorritzaileak euskaldunak lanean.


2024ko Agorrilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016