BERRIAK

Sarako bestentzat bigarren zigante bat izango dute aurten

sarako_bestentzat_bigarren_zigante_bat_izango_dute_aurten

MP3 jaitsi

Ziganteen munduan murgiltzea proposatu du Olatz Idoatek. Azken urteetan, Iruñea edo Tuterakoei segituz, Ipar Euskal Herrian ere Ziganteak sortu dituzte; Baigorrin, Kanbon, Donapaleun, eta azkenik Saran ere.

“Mari Garabi” deitu zigante bat sortua zuten jada duela 10 urte, eta orain bigarren zigante bat sortzen ari dira.

Txinparta elkarteko Claire Grillard, Ximun Garcia, Maiana Etxeberri, Iban Ithurbide eta Joanes Garciarekin hitz egin du Olatz idoatek.

2024ko Agorrilaren 27a

BERRIAK

Fred Forsans erlezainarekin, Itsasutik Iratira

fred_forsans_erlezainarekin_itsasutik_iratira

MP3 jaitsi

Fred Forsans Itsasuko laborariak, oiloak eta zerriak hazten ditu, eta erlezain lanetan ere ari da, eztia eta beste hainbat produktu egiteko.

Uda erditsutan, Itsasutik Iratiraino egin du bidaia Ihintza Arrietak, kofoinak nola mugitzen dituen ikusteko.

2024ko Agorrilaren 27a

BERRIAK

Aturri bazterrean pasatu dituen 5 urteak ospatuko ditu Atalantek

aturri_bazterrean_pasatu_dituen_5_urteak_ospatuko_ditu_atalantek

MP3 jaitsi

5 urte egiten du aurten, Baionako Antoine Sala amiralaren kaian dela Atalante zinema gela. Urtebetetze eguna prestatu dute asteazken huntarako, agorrilaren 28rako.

Leire Oillarburu, ekainean hasi berri da lanean Atalanten, euskarazko filmen programazioaz arduratzeko eta inguruko irudi heziketa ere proposatuko die euskaraz ikasten duten ikasleei.

Kriztof Arotzarena, Leire Oillarbururekin solastatu da.


2024ko Agorrilaren 26a

BERRIAK

Udan ere surfa euskaraz

udan_ere_surfa_euskaraz

MP3 jaitsi

Iban Ithurbidek Uhaina surf eskola Angeluko Kortsarioen hondartzan kokatu du orain duela 21 urte.

Apiriletik urrira irekitzen ditu ateak, surfan hasiberriak edo konfirmatuak direnei. Euskaraz ere proposatzen ditu kurtsoak. Itsasoaren seinaleak nola irakurri edo urean nola ibili, hainbat gauza irakasten die bere ikasleei.

Marga Forestier mintzatu da Iban Ithurbiderekin.



2024ko Agorrilaren 26a

BERRIAK

Iban Arruferia zizelkaria Senpereko eskulangileen merkatuan

iban_arruferia_zizelkaria_senpereko_eskulangileen_merkatuan

MP3 jaitsi

Uda guzian asteartero Senperen, eskulangileen merkatua izan da. Goizeko 9etarik ordu bata arte, azken hitzordua izanen da agorrilaren 27an.

Lithos deitu zizelketa tailerra sortu duen, Iban Arruferia etorriko da astearte honetan erakustaldi bat egiteko. Bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri, eta lehenik noiz hasi zen zizelkatzen.

2024ko Agorrilaren 26a

BERRIAK

Kontrabandisten eguna igandean Saran

kontrabandisten_eguna_igandean_saran

MP3 jaitsi

Berritasunekin agertzen da aurten ere Sarako Kontrabandisten lasterketa.

Lasterketa hutsa zena, egun osoko hitzordua bilakatu dute da azken urte hauetan. Aurten, agorrilaren 25ean igandean iraganen da, Sarako plaza Suharriaga artean eta berritasun gisa, bi auzo herri gomitatu dituzte: Ainhoa eta Bera.

Lasterketa, beti, gaueko laneko tradizioa zuten herrien arteko ordezkariekin iraganen da, baina aurten, beste bi ordezkari gehituko dira, Biriatu Lapurditik eta Igantzi nafarroatik. Jose Cazaubon, Sarako Herriko etxetik, eta Aurélie Berasategi Ikastolako kideak, xehetasuna eman dizkiote Olatz Idoateri.

JPG | kontrabandista (52 Ko)

2024ko Agorrilaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016