KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Udaberriaren etorrera senditzen da"

_udaberriaren_etorrera_senditzen_da_

MP3 jaitsi

Landareak kimutzen hasiak, sasoiko lanetan gure baratzean bada zer egin, Juan Migel Olaizola kronikariarekin udaberriruntzeko bidea hartzen ari garelarik kontseilu batzu.

2021eko Otsailaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

Gure baitan ditugun bost elementuak

gure_baitan_ditugun_bost_elementuak

MP3 jaitsi

Energetika txinatar tradizionalean, egurra, sua, lurra, metala eta ura dira gure baitako bost elementuak. Bakotxa organo bati lotzen zaio, baita organo horien entitate psikikoei ere.

Elementu horiek garatu ditu Jone Bordatok.

2021eko Otsailaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

"Idles oraindik erradikalagoa itzuli zaigu, 12 bonba leherrarazten ditu arnasgune gutti utziz"

_idles_oraindik_erradikalagoa_itzuli_zaigu_12_bonba_leherrarazten_ditu_arnasgune_gutti_utziz_

MP3 jaitsi

Gaur egungo talde garrantzitsu bat aipatu nahi izan digu aldi honetako kronikan Joanes Garcia Basurkok. Taldeak hirugarren diskoa atera berri duelarik, bazterrak inarrosten segitzen du.

Bristoleko taldeak Joanesi eman dion "ultra-zartakoa" entzun beharrekoa.

2021eko Otsailaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

"Hizkuntza hori nire ama-hizkuntza hiltzen ari da"

_hizkuntza_hori_nire_ama_hizkuntza_hiltzen_ari_da_

MP3 jaitsi

Euskarara itzuliak izan diren Audre Lorde eta Agota Kristof poeta idazleen lanak aipatuko dauzkigu aldi huntan, Nora Arbelbide, Miarritzeko Mediatekako langile eta kronikariak.

Testu zatiak ere irakurri dizkigu.


2021eko Otsailaren 16a

KRONIKAK
KULTURA

"Aspaldi ez nuen holako zafraldi bat bildu liburu bat irakurtzean"

_aspaldi_ez_nuen_holako_zafraldi_bat_bildu_liburu_bat_irakurtzean_

MP3 jaitsi

"Né d'aucune femme" Franck Bouysse-n eleberria aipatu digu hilabete honetan Aines Hariztoi literatura kronikariak.

Rosen historia gogorra: bere aitak saldu zuen 14 urte zituela gizon bati, eta hortik azken honen menpe bizi egon da. Eleberri gogorra bezain ederra Aines Hariztoien iduriko.


2021eko Otsailaren 11a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Aturri ondoko intak hobeki ezagutzeko kronika

aturri_ondoko_intak_hobeki_ezagutzeko_kronika

MP3 jaitsi

Julen Jauregi "MIFENEC" elkarteko arduradunarekin segitzen dugu otsail honetan ere kronika.

Beti Aturri bazterrean da Olatz Idoate-rekin, eta gaurkoan, Barta edo Inta horiek nola antolatzen diren aipatu digu.

2021eko Otsailaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016