KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Garroko sagardi gaztearen lehen fruituak bildu dituzte aurten

garroko_sagardi_gaztearen_lehen_fruituak_bildu_dituzte_aurten

MP3 jaitsi

Garro kooperatibara hurbildu da hilabate honetan ere Arantxa Idieder.

Biologikoan ari diren Lekorneko baratzezainak udazkeneko giroan dira, neguari begira ere partez. Eta sagarrondoen landa gaztearen lehen uzta ere bildu dute aurten. Elena Agerrekin hurbildu dira sagardiruntz.

2020eko Azaroaren 20a

KRONIKAK
KULTURA

Yin eta Yang sinbolo ezaguna baina gaizki ezagutua

yin_eta_yang_sinbolo_ezaguna_baina_gaizki_ezagutua

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin dugu Jone Bordato shiatsularia. Aldi honetan, energetika txinatarraren oinarrian den Yin eta Yang sinboloa esplikatu dio Kriztof Arotzarenari.

Bata negatiboa eta bestea positiboa? Ez da hain sinplea.

2020eko Azaroaren 13a

KRONIKAK
KULTURA

Joanes Kortxario Txipia hobeki ezagutzeko

joanes_kortxario_txipia_hobeki_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Joanes Zuhigaraitxipi À¢Â€ÂœKortsario txipiaÀ¢Â€Â-ren bizi kondaira egin dauku Joseba Aurkenerena kronikariak. 17garren mendearen itsas giroan sartzen gaitu Josebak, Kriztof Arotzarenarekin batera.

2020eko Azaroaren 12a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Izokina Ezterenzubitik Islandia hegoaldera, berriz sorterrira itzuli aitzin

izokina_ezterenzubitik_islandia_hegoaldera_berriz_sorterrira_itzuli_aitzin

MP3 jaitsi

Hilabatero bezala, Julen Jauregi kronikariarekin dugu hitzordua. Izokinen kopuruak segitu ditu hainbat urtetan, arrain harrigarri bat, haren ibilbide anitza ezagututa.


2020eko Azaroaren 10a

KRONIKAK
KULTURA

1927an xiberotarrez egin grabaketak

1927an_xiberotarrez_egin_grabaketak

MP3 jaitsi

BBAX taldeak, Arnaud Oihenartek 1657 urtean atera kantu bat berriz hartu du berriki, Bilketak hunen testua argitaratu du. Horrezgain prediku bat eta bi kantu xiberotarrez sarean eman ditu Bilketa.eus webguneak.

Aines Haristoyekin aipatu ditu Arantxa Idiederrek.

2020eko Azaroaren 06a

KRONIKAK
KULTURA

DIDAMen bisita birtuala proposatzen dautzuegu

didamen_bisita_birtuala_proposatzen_dautzuegu

MP3 jaitsi

Baionako Didam erakusketa gelan, azaroaren 15a arte Graphic Waves erakusketa antolatua zuten. Geroztik konfinamendua indarrean jarri du frantses gobernuak, eta erakusketa gelak ere bere ateak hetsi behar izan ditu.

Spacejunk galeriarekin elkarlanean antolatua, karrikako artea eta digitalaren arteko topaketa proposatzen dute. Bideoren erabilpenaz gain, bisitariak ere obra suntsikorran parte hartzen ahal du.

Maika Lapoublek, bisita gidatu birtual bat proposatu digu Arantxa Idiederrekin, berez bertan euskaraz proposatzen zuen bisita egitekoa zuelarik.

2020eko Azaroaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016