KRONIKAK
KULTURA

Patria, porruen azpian gordezka erosten den liburua ote da?

patria_porruen_azpian_gordezka_erosten_den_liburua_ote_da_

MP3 jaitsi

Eleberri handia ote da Patria? Eta gertakari baten ulertzea laguntzen ote du eleberriak?

Liburuaz bi hitzordu berezi antolatu zituen Miarritzeko mediatekak urriaren 30 eta 31an. Konfinamendua plantan jarri ondoan ezeztatu behar izan dituztenak. Fernando Arambururen Patria euskal gatazkaren À¢Â€ÂœkontakizunarenÀ¢Â€Â edo memorian pil-pilean kokatzen da. Javier Rodríguez Hidalgok (Angerseko unibertsitateko irakasle agregatua, itzultzailea eta saiakera idazlea) euskaraz eta frantsesez hitzaldia eman behar zuen.

Nora Arbelbide Miarritzeko mediatekako langilearekin aipatu du Kriztof Aroztarenak. Spoilerraz ez bazarete beldur, entzutekoa den kronika.


2020eko Azaroaren 03a

KRONIKAK
KULTURA

Bizia abenturaz betea zuen Marga Andurain espioia ezagutzeko kronika

bizia_abenturaz_betea_zuen_marga_andurain_espioia_ezagutzeko_kronika

MP3 jaitsi

Marga Andurain, 20garren mendeko euskaldun abenturazalea eta espioiaren bizia kondatzen hasi zitzaukun Joseba Aurkenerena.

1925an, bere aita hil zen. Eta ondoriotasunaren diruari esker, Egiptorat joan zen, Kairorat, ofizialki edertasun saloi edo areto baten idekitzera... hori, ofizialki bakarrik, gatu horrek baitzuen beste buztanik... segida Joseba Aurkenerenarekin.

2020eko Urriaren 21a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Konfinamendua, udako idortea edota udazkeneko uzta, Garroren berri hartu dugu

konfinamendua_udako_idortea_edota_udazkeneko_uzta_garroren_berri_hartu_dugu

MP3 jaitsi

Garro baratzezaintza biologikoan lanean ari den kooperatibara goaz hilabete honetan ere, Elena Aguerrekin. Konfinamendua aitzin joan zen Arantxa idieder Garrora. Azken hilabete hauek nola pasa dituzten aipatu dute. Neguko tenpestak, konfinamenduko lana, udako idortea eta udazkeneko sasoi sartzea.

Negutegietara hurbildu aitzin, hotz ganberatik pasa dira. Ondoko hilabetean, udazkeneko sasoian sartuta, sagarrondoetatik pasatuko dira, lehen uzta eman baitute aurten.

2020eko Urriaren 21a

KRONIKAK
KULTURA

Graphic Waves erakusketa euskaraz bisitatu larunbatean

graphic_waves_erakusketa_euskaraz_bisitatu_larunbatean

MP3 jaitsi

Baionako Didam erakustokiak proposamen berria du sartze honetan. Points de Vue festibala kari, kasik interaktiboa den Graphic Waves deitu erakusketa bizitzen ahal duzue DIDAM-en.

Maika Lapouble erakustokiko gidariak, aurten ere euskaraz bisitak proposatzen ditu. Larunbat honetan 6etan adibidez. Arantxa Idiederrek aipatu du harekin.

2020eko Urriaren 16a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Baratzera goaz Juan Migel Olaizolarekin

baratzera_goaz_juan_migel_olaizolarekin

MP3 jaitsi

Giro freskoan sartuta, omiasaindu garaia eta lili batzuen aipatzeko momentua. Juan Migel Olaizola Lafitte dendako langilea gurekin, eta Panpi Mercapiderekin hilabetero.

2020eko Urriaren 15a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Puka eta Mateoren oilarra, haurrentzako eleberria Elisa Dilet-en kronikan

puka_eta_mateoren_oilarra_haurrentzako_eleberria_elisa_dilet_en_kronikan

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin dugu Elise Dilet Ikas Pedagogia zentroko langilea.

4 liburu aurkeztu dizkio Panpi Mercapideri, Puka eta Meteoaren oilarra baita Arian saileko hiru liburu ere: Donibane Garazi, Baiona eta Maule Lextarre.

2020eko Urriaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016