KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Amble talde irlandarrarekin 'zuzeneko soinua eta emozio gordina'

amble_talde_irlandarrarekin_zuzeneko_soinua_eta_emozio_gordina_

MP3 jaitsi

Amble, Irlandako talde gaztea aipatu digu Joanes Garcia Basurkok.

2022 urtean elkartu ziren Dublinen hiru gazteak, eta geroztik landu kantuak disko batean bildu dituzte. Folk musika proposatzen duen taldea, emeki-emeki Irlandatik mundura ateratzen hasten da.

2025eko Ekainaren 03a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Zuzeneko energia gordina sendi da Wunderhorsen diskoan"

_zuzeneko_energia_gordina_sendi_da_wunderhorsen_diskoan_

MP3 jaitsi

Wunderhorse talde ingelesa entzunaraztea proposatu digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurko kronikariak. 2024ko agorrilean Midas bere bigarren diskoa argitaratu zuen.

Taldeak, laurogeita hamargarren hamarkadan jotzen zen rock, grunge estilotik edaten du. Disko berri hori, zuzeneko soinua atxikitzeko kezkarekin grabatua dute, taldeari bere indarra erakusteko parada eskainiz.

2025eko Martxoaren 25a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Artisau xume eta inspiratuak dira, estilo batetik bestera salto egiten dute koherentziarekin"

_artisau_xume_eta_inspiratuak_dira_estilo_batetik_bestera_salto_egiten_dute_koherentziarekin_

MP3 jaitsi

Filadelfia aldera eramaten gaitu Joanes Garcia Basurko kronikariak, Dr.Dog taldearekin.

2018 urtean kontzertuak uzten zituela iragarri zuen taldeak, alta sorpresa sortuz 2024ko udan hamaikagarren diskoa iragarri zuten. Estilo anitz jorratzen dituen taldea, popzaleek aspaditik segitzen dute.

2025eko Otsailaren 26a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Udari begira, Joanes Garcia Basurkok lau artista gomendatzen dizkigu

udari_begira_joanes_garcia_basurkok_lau_artista_gomendatzen_dizkigu

MP3 jaitsi

Lau artista edo talde proposamen ditu hilabeteko eta sasoiko azken kronikarentzat Joanes Garcia Basurko kronikariak. Kasualitatez gazteleraz ari dira denak, bainan estilo desberdinetakoak:

2024ko Ekainaren 18a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Musikalki, urteekin Anari irekitzen dela iduritzen zait, askatzen ari dela, Giza Zarata kantua adibide"

_musikalki_urteekin_anari_irekitzen_dela_iduritzen_zait_askatzen_ari_dela_giza_zarata_kantua_adibide_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurkok bere hilabeteko kronika, Anari-ren zazpigarren lanari eskaintzen dio.

Tristuraren Industria zigilupean atera duen Giza Zarata Cadizen grabatu du artistak bere taldearekin. Musikalki unibertso berri batzutara arriskatzen dela uste du kronikariak, bainan hitzetan ere eboluzio bat senditzen du.

2024ko Maiatzaren 30a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Estetikoki eta sentsibilitate aldetik hurbilak sentitzen dituztan bi artista dira"

_estetikoki_eta_sentsibilitate_aldetik_hurbilak_sentitzen_dituztan_bi_artista_dira_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurkok, hilabete honetan ozeano batek separatzen dituen bi artista elkartzea proposatzen du musika kronikan:

Adrianne Lenker estatu batuarrak, Bright Future bosgarren diskoa ateratzen du. Big Thief taldearekin ezagutu genuen artistak, disko intimista atera du, "oreka lortu duen maisu lana".

Gorka Urbizu Euskal Herrian gehiago ezagutzen dugun musikariak, Berri Txarrak taldea bere ibilbidearen gibelean utzita, "estetika berezi bezain asumitua duen" Hasiera Bat diskoa aurkeztu digu Joanes Garcia Basurkok.


2024ko Apirilaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016