EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Askorentzat erraztasun bat da euskaraz hitz egitea, batez ere sufrikarioaren edo minaren inguruan"

_askorentzat_erraztasun_bat_da_euskaraz_hitz_egitea_batez_ere_sufrikarioaren_edo_minaren_inguruan_

MP3 jaitsi

Irakasle, arraunlari, inklusio aholkulari, haurtzain, saltzaile, eta gaur egun Pedagogoa eta psikopraktikantea da Elorri Arin Elizagoien.

Asteazken goiz honetan Gure Irratiko gomita genuen, eta 2024ko urrian Azkainen ireki zuen Begi Bistan terapia kabinetea aipatu digu. Praktikatzen duen Terapia Motza zer den zehaztu digu besteak beste.

2025eko Otsailaren 26a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #29

disko_gogorra_29

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. Sasoi berri bat hasten dugu eta hilabete honetan talde hauekin:

  • The Wings
  • Miquela
  • Balake Sissoko feat Piers Faccini
  • Group Inerane
  • CCCP
  • Staff benda bilili
  • Ewnetegna Fequer
  • Anari
  • Nazan Soray
  • Débruit
  • André 3000
  • Bakar


2025eko Otsailaren 24a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 02 18

adi_2025_02_18

MP3 jaitsi

Hyperbolika, Keu Agirretxea, Guda Dantza, Hostoak, The Lumineers, Panda Bear, The Wombats, Mr Ours, Lofofora, La Faiblesse, Cementery, Mantar.

2025eko Otsailaren 19a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ihauterietan ematen den antzerkia ez da perfektua, karrikako antzerki herrikoia izan behar du"

_ihauterietan_ematen_den_antzerkia_ez_da_perfektua_karrikako_antzerki_herrikoia_izan_behar_du_

MP3 jaitsi

Lanbidez sukaldaria, noiztenka kantari, bertsozale eta antzerkilari: asteazken goiz honetako gomita Aritz Bidegain "Tartalo" izan dugu.

Hartzaro festibala kari, Burrunkaren ikusgarri berrian laguntza ekarri du eta ihauteriko antzerkien idazketan fidel izan da azken hamabost urteetan. Panpi Merkapiderekin solasean aritu dira ordu batez.


2025eko Otsailaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 02 11

adi_2025_02_11

MP3 jaitsi

Merina Gris, Kilimak, Fusible, Izan Bai, Oklou, The Rumjacks, ProleteR, Akira & Le Sabbat, Baby Volcano, Pales, Jinjer, Volatile Ways

2025eko Otsailaren 12a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kontserbatorioan, eskas da inprobisatzearena edo arauak haustearena, disonantziak"

_kontserbatorioan_eskas_da_inprobisatzearena_edo_arauak_haustearena_disonantziak_

MP3 jaitsi

Asteazken honetan Ainhoa Elizondo Martiarena musikaria gurekin izan dugu. Sortzez Andoaingoa, azken 20 urteetan Azkainen bizi da.

Eskusoinu jotzailea da, antzerkian aritua Iduzkilore taldean, eta Bertsularien Lagunak elkartean lan egiten du. Baina Panpi Mercapideri salatu dio irratigintzan aritu zela ere, Egin irratian.

2025eko Otsailaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016