EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 03 12

adi_2024_03_12

MP3 jaitsi

Jasan, Ekhi Lambert, Mirua, Soa, Ella Ronen, Chinese Man, Midas Fall, The Jesus And Mary Chain, Vulfmon, CocoRosie, Mokoma, Bite The Hand.

2024ko Martxoaren 13a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kirol partida batean 2000 argazki hartzen dituzu 300 atxikitzeko"

_kirol_partida_batean_2000_argazki_hartzen_dituzu_300_atxikitzeko_

MP3 jaitsi

Gure Irratiko mikroetarik argazkilari bat hurbildu zauku goiz honetan. Basusarriko Bruno Bereau galdezketatu du Panpi Mercapidek bere lanbide berriaz, duela urte bat hasi baita bere kontu.

Bideoa ez badu oraino garatu, argazki mota desberdin ainitz badirela aipatu digu, eta kirol argazkigintzan berezitu da Bruno Bereau.



2024ko Martxoaren 13a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 03 05

adi_2024_03_05

MP3 jaitsi

Band Of Dixie, Xiberoots, Ruper Ordorika, Lee Kore, Cigarettes After sex, MK.Gee, Liam Gallagher & John Squire, Not Scientists, La Faiblesse, CXK, Ministry, Suldusk.

2024ko Martxoaren 06a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kazetaritzan, nola informatzen den begiratu behar da, ohartzen zira ez dela neutroa eta ikuspegi batetatik ari zirela"

_kazetaritzan_nola_informatzen_den_begiratu_behar_da_ohartzen_zira_ez_dela_neutroa_eta_ikuspegi_batetatik_ari_zirela_

MP3 jaitsi

Jenofa Berhokoirigoin gamartiar kazetaria, gure Asteazkeneko Gomita izan da aste honetan.

Feminismoa aipatzeaz gain, eta martxoaren 8ko Baionako elkarretaratzea, bere kazetari lana aipatu dio Panpi Mercapideri, gaur egun Argia hedabidean ari den Jenofa Berhokoirigoinek.

Prentsa idatzia gaur egun aldatu dela aipatu digu, sare sozialen inportantzia ere, bainan errealitate bat aitzinean emanez.

2024ko Martxoaren 06a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 03 05

aspaldiko_gazteak_2024_03_05

MP3 jaitsi

Gaurko saioan, gai nagusia dugu bizikleta. Baztan-eko Bidelagun elkarteak, elektrikoki ibiltzen den triziklo bat erosi du, adinekoak ibilarazteko. IxidroHerguedas elkarteko koordinatzaileak proiektua aipatuko digu.

Baionako Txirrind’Ola elkarteak 60 urtetik goiti duteneri formakuntzak proposatzen ditu, bizikletaz ibiltzeko. Eztiki berriz hasteko bizikleta erabiltzen, eta hobeki pasatzeko hiriko ateraldiak edo lasai ibiltzeko. Pantxoa Uturbide elkarteko laguntzaileak xehetasunak emanen dizkigu.

82 urtetan, Gexan Alfaro erregularki bere kurtsako bizikletaren gainean da eta bere formaren erremedioa dela erranen digu. Uztailaren 21ean joan den udan, bere urte betetze egunean, Angelutik joan zen Aldude arte. Aurten berriz egin gei du!

2024ko Martxoaren 05a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 02 27

adi_2024_02_27

MP3 jaitsi

Nico'o, Marte Lasarte, Txavvo, Soziedad Alkoholika, Beth Gibbons, Sahra Halgan, Peniche, MGMT, Opinion, Thee Alcoholics, Hippotraktor, Austrian Death Machine.

2024ko Otsailaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016