EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez nuen baratzegintza egin nahi, aspergarria atzematen nuen, entseatu eta biziki maitatu dut

_ez_nuen_baratzegintza_egin_nahi_aspergarria_atzematen_nuen_entseatu_eta_biziki_maitatu_dut

MP3 jaitsi

Nolwenn Bouteille izan da gure aste honetako gomita. Euskara ikasi du 5 urtez ta formakuntza bat segitzen du AEK-n; ikastaldia Gure Irratian egitea hautatu du.

Sortzez Lyon-ekoa da, baina Bretainian handitu denak, kondatu dio Panpi Mercapideri kasik istripuz hasi dela baratzegintzan. Hazparneko CFAn laborantza formakuntza segitu du. Etxebizitzaren gaia ere aipatu dute. Zailtasunak izan ditu bizitoki baten atzemateko, bereziki ezezko bat justifikatua izan zaiolarik, kanpokoa zelakoan eta "odolaren izenean".



2025eko Martxoaren 26a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Gaztainak fama txarra du, pobreziaren sinboloa zen, irudi txar horrek makur handia egin dio"

_gaztainak_fama_txarra_du_pobreziaren_sinboloa_zen_irudi_txar_horrek_makur_handia_egin_dio_

MP3 jaitsi

Duela 9 urte Gaztain Etxea muntatu zuen Beñat Itoizek. Gaztaina berriz balioztatzeko, ezpeletarra hasi zen gaztaina irina egiten, eta emeki-emeki bere katalogoa emendatu da.

Gaztaina krema, odolkia gaztainarekin, garagardoak, bixkotxak edota txokolatea tokiko enpresekin garatu ditu.

2025eko Martxoaren 19a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Lekuka zaila da Erle Beltzarekin lan egitea, Buckfast arrazako erle hibridoak baitira, eta hunek ziztatzen badu ez da gehiago Erle Beltza izanen"

_lekuka_zaila_da_erle_beltzarekin_lan_egitea_buckfast_arrazako_erle_hibridoak_baitira_eta_hunek_ziztatzen_badu_ez_da_gehiago_erle_beltza_izanen_

MP3 jaitsi

Euskal Herriko Laborantza Ganbaran lan egiten duen Julene Etxeberri Pacheco, Saratarra, animatzaile da Erle Beltza elkartearentzat.

Igandean izanen den Itsasuko Erle beltzaren eguna aipatu dugu, bainan naturatik hurbil senditzen den emazte gazteak bere esperientzia desberdinak aipatu dizkigu, adibidez Alpesetan egon den garaiaz.

2025eko Martxoaren 13a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

“Gaur egun, ez dugu erraten ahal Kabalkada euskararen arnasgune bat dela”

_gaur_egun_ez_dugu_erraten_ahal_kabalkada_euskararen_arnasgune_bat_dela_

MP3 jaitsi

Ihauterietako astearte gizena iraganik, Peio Berterretxe antzerkilari eta taula zuzendaria izan da gure Asteazken honetako Gomita.

Euskal Ikasketen baitako ikerlana, Lekorneko Kabalkadaz egin du, erran gabe doa beraz ihauterien gaia ongi menperatzen duela. Argi du, adibidez, gaur egun, Kabalkada bezalako ekimena, herriaren batzeko tresna ederra dela, eta helburuetariko bat ere hori dela. Baina, euskarari uzten dion lekuaren kasuan, dudak ditu.

2025eko Martxoaren 05a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Askorentzat erraztasun bat da euskaraz hitz egitea, batez ere sufrikarioaren edo minaren inguruan"

_askorentzat_erraztasun_bat_da_euskaraz_hitz_egitea_batez_ere_sufrikarioaren_edo_minaren_inguruan_

MP3 jaitsi

Irakasle, arraunlari, inklusio aholkulari, haurtzain, saltzaile, eta gaur egun Pedagogoa eta psikopraktikantea da Elorri Arin Elizagoien.

Asteazken goiz honetan Gure Irratiko gomita genuen, eta 2024ko urrian Azkainen ireki zuen Begi Bistan terapia kabinetea aipatu digu. Praktikatzen duen Terapia Motza zer den zehaztu digu besteak beste.

2025eko Otsailaren 26a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ihauterietan ematen den antzerkia ez da perfektua, karrikako antzerki herrikoia izan behar du"

_ihauterietan_ematen_den_antzerkia_ez_da_perfektua_karrikako_antzerki_herrikoia_izan_behar_du_

MP3 jaitsi

Lanbidez sukaldaria, noiztenka kantari, bertsozale eta antzerkilari: asteazken goiz honetako gomita Aritz Bidegain "Tartalo" izan dugu.

Hartzaro festibala kari, Burrunkaren ikusgarri berrian laguntza ekarri du eta ihauteriko antzerkien idazketan fidel izan da azken hamabost urteetan. Panpi Merkapiderekin solasean aritu dira ordu batez.


2025eko Otsailaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016